Asteburuan hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Asteburuan hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/05/24 eta kitto!
Azken hiru egunetan hiru koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren (hirurak barixakuan) eta intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du, 123,75ean kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren bederatzi kasu positibo atzeman dituzte, Ermuan eta Deban lau herri bakoitzean, eta Mutrikun bat.

Atzo EAEn 5.228 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 241 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 25 Araban, 125 Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 124 pertsona ZIUn daude.