Asteburuan zazpi koronabirus kasu atzeman dituzte Eibarren

Asteburuan zazpi koronabirus kasu atzeman dituzte Eibarren
2021/09/13 10:58
eta kitto!
Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) zazpi koronabirus kasu atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 196,55ekoa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren bost kasu atzeman zituzten atzo; Mutrikun eta Ermuan hiruna kasu; eta Soraluzen, Mendaron eta Mallabian kasu bana. Horrela, guztira 23 kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 3.668 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 119 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 17 Araban, 61 Bizkaian eta 40 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 57 pertsona ZIUn daude.