Astelehenean aurkeztuko dute 2023 Debabarreneko Zaporeak Erronka

Astelehenean aurkeztuko dute 2023 Debabarreneko Zaporeak Erronka
2023/02/10 eta kitto!
Aurten ere janaria eta dirua biltzeko erronkari eutsiko diote Zaporeak elkartekoek, Greziako errefuxiatuei egunero otordu duin bat eman ahal izateko. Horretarako astelehenean ekimena aurkeztuko dute Untzagako jubilatu etxean, 19:00etan, eta herritar guztiak bertara gonbidatu nahi dituzte. Egun horretan aurkeztuko dituzte salgai ipiniko dituzten errifak ere. Oraingoan afari bakoitza Eibarko Artisten Elkarteko kideek doan eman duten lanei lotuta joango da: Elisabet Eguren, Javier Allende, Mauri Martin, Santi Entrena, Cristina Azpiri, Maite Zangitu Arana, Esteban Oroz Aizpun eta Esther Galarza artistek emandako artelanak aurkezpen egunean bertan jasoko dituzte.

[video width="1080" height="1920" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2023/02/VID-20230207-WA0001.mp4"][/video]

Horrez gain, Zaporeak elkarteari laguntzeko bazkideak behar dira eta asmo horrekin kanpaina abiatu dute. Euro baten truke bazkari duin bat egin dezaketela gogorarazi nahi diote jendeari. Bazkide egiteko bi aukera daude: banku transferentzia bitartez, aldizkako transferentzia egiteko agindua emanda (dirua bidaltzeko kontuak ES14 2095 5092 00 9115250322 eta ES71 3035 0103 88 1030035880) edo, bestela, www.zaporeak.eus webgunearen bitartez.