Astelena frontoian txertaketa-puntua martxan da gaurtik domekara arte

Astelena frontoian txertaketa-puntua martxan da gaurtik domekara arte
2021/04/16 eta kitto!
Astelena frontoiak ateak zabaldu ditu gaur txertaketa egiteko domekara arte, baina heltzen diren dosien arabera gehiagotan zabaltzeko aukera dago.

Astelena frontoiko txertaketa-guneaz gain, Mendaroko eta Eibarko ospitaleak dira eskualdeko txertaketa-puntu nagusiak.

Txertoa jasotzeko, Osakidetzak SMS bat bidaltzen du, web-orriaren eta mugikorreko aplikazioaren bidez hitzordua eskatu ahal izateko. Aldi berean, telefonoz deitzen die harremanetarako telefono gisa mugikorrik ez dutenei, edo agendan hutsuneak bete behar badira.