AstraZeneca txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik ez dagoela ondorioztatu dute

AstraZeneca txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik ez dagoela ondorioztatu dute
2021/03/30 eta kitto!
AstraZeneca txertoaren inguruan sortutako zalantzak argitze aldera, horren inguruan aritu da berbetan Ana Galarraga Koronabirusaren gakoak tartearen atal honetan. ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan zientzia dibulgatzaileak azaldutakoaren arabera, Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1.000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago.