Ate irekien jardunaldia egingo dute Agifesen astelehenean

Ate irekien jardunaldia egingo dute Agifesen astelehenean
2016/10/06 eta kitto!
Agifes, Buru Gaixotasuna daukatenen eta Senideen Gipuzkoako elkarteak ate irekien jardunaldia antolatu du astelehenerako (urriak 10), Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta. Horren aitzakiarekin elkarteak Urkizuko dorreetan daukan lokal berria eta hor eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzera eman nahi dituzte eta horretarako hainbat jarduera prestatu dituzte, 11:00etatik aurrera: gonbidatueri harrera egin eta jarraian zentroa ezagutzeko bisita hasiko da. 11:30ean, berriz, aurkezpen labur baten ondoren Agifes elkartearen 30. urteurrenaren bideo-proiekzioak hasiko dira. Eguardian "Zu bezalakoa naiz" manifestoa irakurriko dute eta zentroko erabiltzaileen azalpenak entzuteko tartea ere egongo da. Agurtu baino lehen luntxa eskainiko dute.