Atzerritarrei zuzendutako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza tailerrak eskainiko dituzte

Atzerritarrei zuzendutako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza tailerrak eskainiko dituzte
2023/02/13 eta kitto!
Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazio era Kultur Aniztasun Unitateak atzerritarrei zuzendutako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza tailerrak eskainiko du martxoaren 13an (Ziurtagiri digitalak), 20an (Atzerritartasun prozedurak) eta 27an (Nazionalitate prozedurak), KZ Gunean, 18:00etatik 20:00etara, SOS Arrazakeria Gipuzkoaren eskutik.

Ikastaroetan parte hartzeko Eibarren erroldatuta egon behar den pertsona migratua izan, egoera erregularrean egon eta datozen hilabeteetan atzerritartasunarekin edo nazionalitatearekin zerikusia duen tramite bat egiteko asmoa eduki behar da.

Gaur zabaldu dute aurretik izena emateko epea eta martxoaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako formulario bat bete beharko da Gizarte Zerbitzuen Sailean (Portalea eraikina, 4. solairua).

atzeritarrak gaitasun digitalak prestakuntza tailerrak