Atzerritartasun arautegiari buruzko hitzaldia bihar Portalean

Atzerritartasun arautegiari buruzko hitzaldia bihar Portalean
2018/10/17 13:58
eta kitto!
Egoitze-baimenak, lan eta bizitze-baimenak, epe luzeko baimenak, baimen horien berritzeak, familia elkarretaratze-baimenak, Europar Batasunaren atzerritartasun modu erkidegoa, eta espainiar nazionalitatea lortzeko prozedura eta baldintzak zeintzuk diren azalduko ditu bihar Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako kideak atzerritartasun arautegiari buruz 19:00etan Portaleko 3. solairuko ikastaro gelan eskainiko duen hitzaldian.

Azken aldian egin diren aldaketen berri emango du eta jarraitu beharreko prozeduren nondik norakoak kontatuko ditu hitzaldian. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua egongo da adingabeko umeak zaindu eta horien arduradun helduak hitzaldia aske joan daitezen.