Atzotik zabalik dago eskualde osorako zerbitzua emango duen aterpetxea Karmeldarren elizan

Atzotik zabalik dago eskualde osorako zerbitzua emango duen aterpetxea Karmeldarren elizan
2021/12/02 12:42
eta kitto!
Asteazkenean ipini dute martxan etxerik gabekoentzat aterpetxea, Karmeldarren eraikinean. Debabarrena eskualde osorako neguko aterpea izango dena apirilera arte egongo da zabalik, 14 lagunentzat tokia dauka, eta ohea eta norberaren garbitasuna egiteko tokia eskainiko ditu eguraldi txarreko egunetan. Udalak jakinarazi duenez, lokalak egokituta daude dagoeneko eta hezitzaileak ere prest daude etxerik gabeko pertsonen jarraipena eta akonpainamendua egiteko.

Eibarko Udaletik adierazi dutenez, "inolaz ere ez da epe luzerako aterpe bat, baizik eta aldi baterakoa, eta etxerik gabekoek egun jakinetan erabili ahal izango dutela"  Ekimena Debabarreneko Gizarte Zerbitzuetako Mapan jasotako azpiegitura- eta baliabide-planaren barruan kokatu behar da