Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu da zapaturako, 7 eta 9 urte bitarteko neskentzat

Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu da zapaturako, 7 eta 9 urte bitarteko neskentzat
2023/04/19 18:36
eta kitto!
Neska gazteei zuzendutako autodefentsa feminista ikastaroak eskainiko dira Ipuruako Merkatu Plazan. Zapatu honetan,  apirilaren 22an,  izango da lehenengoa; goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak arte iraungo du. Hurrengo ikastaroa ekainaren 4an izango da eta horretan 10 eta 13 urte bitarteko neskek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko  ipuruakomerkatuplaza@gmail.com helbidera idatzi behar da. Neskak erreferentziazko pertsona batekin joan beharko dira (ama, izeba...). Doaneko saioak dira, EIbarko Udalarekin eta Andretxearekin elkarlanean antolatutakoak.