Azitaingo pabilioi bateko teilatutik behera erori den behargina hil egin da

Azitaingo pabilioi bateko teilatutik behera erori den behargina hil egin da
2022/03/28 eta kitto!
Gaur goizean Azitaingo lantegi batean bost metroko alturatik erori den langilea hil egin da. 60 urteko gizonak Proyectos y Reformas Leire enpresarentzat egiten zuen lan eta istripua pabiloi bateko teilatua konpontzen ari zenean gertatu da.

Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da. Larrialdi zerbitzuek behargina artatu eta Donostia Ospitalera eraman dute, larriki zaurituta, eta 17:00etan  eman dute heriotzaren berri. Osalanek ikerketa abiatu du.