Azken astean zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Azken astean zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/11/02 eta kitto!
Azken zazpi egunetan zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren (80,08ko intzidentzia-tasarekin), bost Elgoibarren (51,99); hiruna kasu Mendaron (141,81) eta Mutrikun (112,91); eta bina kasu Ermuan (24,97), Mallabian (168,07) eta Deban (73,25), eta bakarra Elgoibarren (103,99). Soraluzen, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, guztira 25 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 979 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 86,65ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,06koa. Bestalde, 86 lagun ospitaleratu dituzte, 26 dira ZIUn daudenak eta 7 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.