Azken hiru egunetan hamar positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Azken hiru egunetan hamar positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/03/29 eta kitto!
Barixakutik domekara hamar koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, eta intzidentzia-tasa 225,67koa da herrian.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 29 positibo atzeman dituzte (767,84), Elgoibarren lau ,eta Mendaron eta Mutrikun bina kasu.

Atzo, 5.632 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 362 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 57 Araban, 83 Bizkaian, 119 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 85 pertsona ZIUn daude.