Baratze Gourmet-eko Unai Altuna Talento Gastroko edizio berriaren finalean izango da

Baratze Gourmet-eko Unai Altuna Talento Gastroko edizio berriaren finalean izango da
2022/06/20 eta kitto!
Bidebarrieta kalean dagoen Baratze Gourmet jatetxeko Unai Altuna Gipuzkoa mailan antolatzen den Talento Gastroko edizio berriaren finalean izango da “Pintxo-barra onenaren” atalean. Berarekin lehiaktuko dute arlo horretan Donostiako Matalauva tabernako Elena Ruizek eta Hondarribiako Mika Jatetxeko Mikak. Talento Gastro Sariak hamar ataletan banatzen dira: Sukaldari onena, Talentu Enprenditzaile onena, Sumiller onena, Aretoko Arreta onena, Gozogile onena, Parrillero onena, Produktuaren Tratamendu onena, Koktelero onena eta Ekoizle onena, aipatutako Pintxo-barra onenarekin batera. Gipuzkoako gastronomiaren belaunaldi berriei begira antolatutako sari horiek uztailaren 20an emango dira, Maria Cristina Hotelean prestatuko den Galan. Sariak Basque Culinary Center-ek eta Gipuzkoako Ostalaritzak antolatzen dituzte, El Diario Vascorekin elkarlanean.