Bart lapurreta egin dute Eibarko Ditare dendan

Bart lapurreta egin dute Eibarko Ditare dendan
2021/01/22 eta kitto!
Lapurreta egin dute gaur gauean Urkizu kalean kokatuta dagoen Ditare lentzeria-dendan. 

Goizaldean bizilagun batek erakusleihoan zegoen zuloa ikusi eta udaltzainei deitu die, eta haiek ertzainei pasa diete abisua. Poliziak goizeko 09:00ak aldean lanean aritu dira hatz-markak hartzen eta egoera aztertzen.

Dendariak jakinarazi du bi bularretako eta kamiseta bat lapurtu dizkiotela, erakusleihoan zuloa egin eta eskua sartuta. 200 eurora ere ez da iristen lapurtutakoaren balioa.

Zoritxarrez, ez da lehen aldia, izan ere, urte amaieran beste lapurreta bat egiten saiatu ziren Ditaren, sarraila eta atea bortxatuz.

1611307820787