Urteko batzar nagusia egingo du ...eta kitto! Euskara Elkarteak bihar, osteguna

Urteko batzar nagusia egingo du ...eta kitto! Euskara Elkarteak bihar, osteguna
2018/03/14 eta kitto!
Biharko, martxoak 15erako, urteko batzar nagusia deitu du …eta kitto! Euskara Elkarteak  elkartearen egoitzan (Urkizu 11, solairuartea). Lehenengo deialdia 19:00etan izango da; bazkideen erdia baino gutxiago bertaratzen bada, ordu erdi beranduago egingo da Batzarra, 19:30ean. Bazkide guztiak parte-hartzera gonbidatuta daude,  eta gai-zerrenda honako hau izango da:

  • 2017ko gestio-balantzea.

  • 2018rako egitasmoak, bazkide kuotak eta aurrekontuak.

  • Galdera-erantzunak eta iradokizunak

  • Zuzendaritza berriaren hautaketa eta funtzionamendua.


Bilera amaitzean psikolabisa egongo da.