Bederatzi positibo atzeman dituzte Eibarren eta eremu laranjan jarraitzen dugu

Bederatzi positibo atzeman dituzte Eibarren eta eremu laranjan jarraitzen dugu
2021/04/09 eta kitto!
Atzo bederatzi koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 320,30ean kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan lau (424,50) positibo atzeman zituzten, Mutrikun hiru, Elgoibarren eta Mendaron bina kasu, eta Deban eta Soraluzen kasu bana. Gainera, Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, 431,25eko intzidentzia-tasarekin.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 106 pertsona ZIUn daude.