Beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua izatea Pegorara joateko eta Internet bidez egin daiteke eskaera

Beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua izatea Pegorara joateko eta Internet bidez egin daiteke eskaera
2021/02/05 eta kitto!
Gaur egungo osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisiak, COVID-19 pandemiaren ondorioz sortutako eraginak, administrazio publikoak behartu ditu ematen dituzten zerbitzuetan aldaketak egitera, bai eta hobekuntza berriak egitera ere, herritarren onurarako.

Horregatik, Gobernu zentralak eta autonomikoak ezarritako segurtasun-arauak betetzeko eta erabiltzaileen osasuna zaintzeko, beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua izatea Pegorara, Herritarrentzako zerbitzu-bulegora joateko.

Orain arte, telefonoz bakarrik erreserbatu zitekeen hitzordua. Eta, zerbitzuak hobetzearen aldeko apustu irmoa eginez, eta herritarrei hitzordua eskatzeko aukera eskaini die, www.eibar.eus webgune honen bitartez.

Erabiltzaileak honako pausu hauek jarraitu behar ditu:

Udal webgune honetako "Tramiteak eta zerbitzuak" atalera sartu ondoren, egin nahi duen izapidea hautatu beharko du, eguna eta ordua, eta datu pertsonalen atala bete, baita posta elektronikoa eta harremanetarako zenbaki bat ere.Gainera, egin beharreko izapidea hautatzean, aplikazioak esteka bat erakutsiko dio erabiltzaileari, eta, horren bidez, Udalaren web orriko “Tramiteak eta zerbitzuak” atalera bideratuko du, behar dituen izapideen eskaera orriak erosotasunez eta bere beharren arabera deskarga ditzan, eta, halaber, interesgarriak zaizkion izapideei buruzko informazio gehigarria kontsultatu ahal izan dezan.

Azkenik, aldez aurretiko hitzordua eskatu ondoren, sistemak berrespen-mezu elektroniko bat bidaliko du erabiltzaileak sartutako helbide elektronikora.

Hitzordua hartzeko, egin klik hemen.