Beldur Barik indarkeria matxistaren aurrean

Beldur Barik indarkeria matxistaren aurrean
2012/11/27 00:00
eta kitto!

Domekan, azaroaren 25ean andrazkoen kontrako indarkeria salatzeko eguna izan zen eta horren harira hainbat jarduera antolatu zituzten. Mujeres al Cuadrado elkartekoek Untzagan egon ziren goiz osoan gaiaren inguruko informazioa emateko ipinitako karpan. Tratu txarrak jasaten dituzten andrazkoei laguntza emateko elkarteak Zezenbide kalean dagoen Andretxean dauka egoitza eta eurekin kontaktuan ipintzeko 943700828 telefonora deitu edo m2eibar@hotmail.com helbidera deitu daiteke. Bestalde, Udaleko Berdintasun Sailak Emakumeen Mahaiaren lankidetzarekin antolatutako kontzentrazioan Beldur Barik jarrera Eibarren goiburua idatzita zuen pankarta zabaldu zuten.