Beldur Barik jaialdia egingo da gaur Portalean

Beldur Barik jaialdia egingo da gaur Portalean
2018/11/22 eta kitto!
Beldur Barik lehiaketan aurkeztu diren Eibarko bideoen emanaldia eta sari-banaketa ekitaldia egingo da gaur 18:00etan Portaleko 3. solairuko ikastaro gelan. Bost lan aurkeztu dituzte Eibarren, 18 eta 26 urte arteko kategoriako hiru, eta 12 eta 17 urte bitartekoen kategoriako bi. Gaurko ekitaldian, gainera, ikuskizun berezi bat egongo da, eta sarrera doakoa eta irekia izango da.

Jende gazteari zuzendutako programa da Beldur Barik, indarkeria sexista prebenitzeko eta errespetuan, tratu onetan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzeko martxan jarritako ekimena. Egitasmoak Beldur Barik Jarrera lehiaketa jarri zuen martxan emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzeko, baloratzeko eta bultzatzeko, eta 9. edizioa izango da aurtengoa.