Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute

Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute
2021/09/10 10:33
eta kitto!
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! ikus-entzunezko lehiaketaren 12. edizioa antolatu du. Emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea da lehiaketaren helburua.

Gaur hasi da izena emateko epea eta azaroaren 5era arte egongo da zabalik. Hiru maila egongo dira (12-13 urte, 14-18 urte eta 19-26 urte) eta banaka edo taldeka hartu daiteke parte.