Berbalagunek online elkartzen jarraitzen dute, euskera praktikatzeari uko egin gabe

Berbalagunek online elkartzen jarraitzen dute, euskera praktikatzeari uko egin gabe
2020/04/30 eta kitto!
Konfinamenduak hala behartuta, Eibarko berbalagunak ere aurrez aurre elkartu ezinik dabiltza, baina hori ez da aitzakia izan euskera praktikatzeari uzteko. Are gehiago, indarrez hartu dute etxealdia, eta, teknologiak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz, mintzapraktika egiten jarraitzen dute. Eta badirudi gustua hartu diotela, astero astero elkartzen baitira eta gutxik egiten dute kale. 9 taldek eta 40-45 berbalagun inguruk praktikatzen dihardute euskera online.

Aukera berri hau herri osoari zabaldu nahi dio ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Euskera praktikatzeko modu erraza eta giro atsegin eta lasaia eskaintzen ditu Berbetan programak. Euskara praktikatu beharra baduzu edo praktikatu beharra duenari laguntzeko prest bazaude eman izena helbide honetan: elkartea@etakitto.eus edo sakatu hemen.