Bertoko produktuekin azkar kozinatzen ikasteko tailerra

Bertoko produktuekin azkar kozinatzen ikasteko tailerra
2019/10/18 09:50
eta kitto!
Urriaren 29rako (martitzena) “Fast good” izeneko sukaldaritza tailerra antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Tailerra ikuspuntu agroekologiko batetik elikadurari dagokion guztia lantzen duen Ortutik Ahora elkartekoek emango dute, …eta kitto!-ren egoitzan bertan (Urkizu, 11 solairuartean), 18:30etik 20:30era. Azaldutakoaren arabera, “tailerrari izena ematen dion ‘fast good’ kontzeptuak presako janariari egiten dio erreferentzia, baina hori prestatzeko produktu fresko, bertokoak eta ekologikoak erabiliko ditugu”. Tailerretan parte hartzera animatzen direnei filosofia horri jarraituta hainbat plater prestatzen erakutsiko diete eta, horrekin batera, “gertukoaren garrantziaren inguruko kontzientzia piztea eta osasungarriena sasoian sasoikoa kontsumitzea dela konturatzea” nahiko lukete. Gaur ireki da izen-ematea (3 euro balio du) eta toki guztiak bete arte egongo da horretarako aukera, …eta kitto! Euskara Elkartean (943200918 telefono zenbakian).

Maquetación 1