Beste hildako bat Egogain gerontologikoan

Beste hildako bat Egogain gerontologikoan
2020/04/08 eta kitto!
Koronabirusak berri latzak utzi ditu Egogain gerontologikoan bigarren egunez jarraian. Beste egoiliar bat hil zen atzo, eta Gipuzkoako zaharren etxeetan beste bost lagun hil ziren (Beasaingo Arangoitin bat, Tolosako Iurreamendin bi eta Ordiziako San Josen beste bi). Gainera, beste 30 lagunek positibo eman zuten Covid-19an. 5.425 pertsona artatzen diren Gipuzkoako 65 egoitzetan jasotako datuak dira.