Bi hildako eta oso larri zauritutakoa herriko saihesbidean

Bi hildako eta oso larri zauritutakoa herriko saihesbidean
2015/01/23 00:00
eta kitto!

Goizeko 08.45ak inguruan kamioi baten eta auto baten arteko talkaren ondorengo istripuan bi hildako eta oso larri zauritutakoa gertatu dira. Aipatutako hiru lagunak harrapatuta geratu dira autoaren barruan Donostiarako zentzuan saihesbideak duen bigarren tunelaren sarreran, Legarrekoan, izandako istripuan. Kamioi gidaria onik atera da. Errepidea moztuta dago oraindik N-634ko 62 eta 66 kilometroen artean eta, Eibarko erdigunea ez geldiarazteko, Ertzaintzak AP-8a erabiltzeko gomendioa egin du.
Atzo, bestalde, beste istripu bat izan zen tunel berean Suzuki Gran Vitara batek eta Ford Focus batek aurrez-aurre talka egin zutenean. Hor ere Ford-eko gidaria harrapatuta geratu zen eta, suhiltzaileek aterata, Donostiako ospitalera eraman zuten. Istripu horretan emakume bat eta adin gabeko hiru arin zaurituta eraman zituzten Mendaroko ospitalera.