Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/06/25 eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta, horrela, herriko intzidentzia-tasa pixka bat igo da, 47,32an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Deban zazpi positibo atzeman zituzten eta Mendaron bat.

Atzo EAEn 5.312 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 217 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 32 Araban, 87 Bizkaian, 89 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 34 pertsona ZIUn daude.