Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/06/30 eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta, horrela, herriko intzidentzia-tasa pixka bat igo da, 61,88an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Deban bi positibo atzeman zituzten, eta Elgoibarren eta Mendaron kasu bana.

Atzo EAEn 7.262 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 303 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 26 Araban, 142 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, ekainaren 21tik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 4 hildako egon direla.