Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/02 eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 72,80an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun, Ermuan eta Mallabian kasu bana atzeman zituzten.

EAEn, atzo, 6.628 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 406 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 45 Araban, 178 Bizkaian eta 170 Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.