Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/05/21 eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bi gehiago, baina intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du eta 167,43an dago orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan hiru positibo berri atzeman zituzten, Elgoibarren bi, eta Mallabian eta Deban kasu bana. Beraz, bederatzi kasu izan dira guztira Debabarrenean.

EAEn, atzo, 7.719 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 396 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 27 Araban, 233 Bizkaian eta 133 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 44 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 130 pertsona ZIUn daude.