Bi koronabirus kasu berri Eibarren

Bi koronabirus kasu berri Eibarren
2021/05/28 11:02
eta kitto!
Atzo bi koronabirus kasu atzeman zituztenEibarren eta intzidentzia-tasa pixka bat igo da, 80,08an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren beste kasu bat atzeman dute eta beste herrietan ez da kasurik egon.

EAEn, atzo, 7.903 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 358 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 45 Araban, 171 Bizkaian eta 138 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 103 pertsona ZIUn daude.