Hiru lagun hil dira AP-1 errepidean Soraluze inguruan izandako auto istripuan

Hiru lagun hil dira AP-1 errepidean Soraluze inguruan izandako auto istripuan
2021/09/02 eta kitto!
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute gaur goizean, AP-1 autobidearen 145. kilometroan, Soraluze inguruan, Eibarrerako noranzkoan. Talkaren ondorioz, autoan zihoazen hiru lagunek bizia galdu dute. Hildakoek 19 eta 20 urte zituzten eta Herbehereetan bizi ziren.

Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza ezbeharra gertatu den tokira gerturatu dira eta errepidea moztu egin dute Eibarrerako norantzan.