[BIDEOA] 5. errezeta osasungarria: Kakaoarekin eta hurrekin egindako krema

[BIDEOA] 5. errezeta osasungarria: Kakaoarekin eta hurrekin egindako krema
2020/05/21 eta kitto!
Askotan ogitartekoak egiteko ideia barik gelditzen gara. Oraingo honetan, haurrei esko gustatzen zaien kakao- eta hur-krema nola egin azaltzen digu Zaloa Otaduy nutrizionistak. Ogitarteko osuntsua egiteko, lehenik eta behin kalitatezko ogia erabiltzea oso garrantzitsua dela dio Zaloak, eta Eibarren bertan egiten den ogi integrala gomendatzen digu. Animatu zaitezte: osasuntsuaz gain oso erraza da,  eta haurrekin batera egiteko aproposa!

COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko asmoz eta, bide batez, “gure osasunaren eta osasun globalaren garrantzia familiartean lantzeko aukera emateko”, `Elikadura osasuntsua, bidezko elikadura´ proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki dute Proyde-Proega GKEak, La Salle Eibarrek eta Farmacook nutrizio eskolak. Astero pare bat bideo zabaltzen dihardute, familiartean egin ahal diren errezeta osasuntsuekin. Bideoetan, errezetak azaltzen eta aholkuak ematen, Farmacook-eko Zaloa Otaduy farmazialari eta nutrizionista ikusiko dugu.

Aurretik egindako errezetak hemen ikus dezakezue.

https://www.youtube.com/watch?v=Lk4MmVc5GP4