Estixa parkea zabalik dago

2023/02/16 eta kitto!
Jolasgune berria dugu herrian: Estixa parkea. Arrateko bidean dago, herrigunetik hurbil, eta errepide alboan egon arren, naturan murgiltzen laguntzen du. Natur elementuekin egina dago eta egurra erabili dute batez ere. Bertan, rokodromoa aurkitu dezakegu, intsektuetako hotela eta erronka ezberdinak proposatzen ditu jolasen bitartez. Gainera, bertatik ibilaldiak egiteko aukera ematen du, eta landareen eta animalien inguruko informazioa jasotzen duten panelak daude.