| Javier Gorosabel Astronomia Topaketaren aurkezpena

2023/01/30 eta kitto!
Javier Gorosabel I. Topaketa egingo da Eibarren eguenean, otsailaren 2an, Coliseo antzokian, 18:30ean. Bertan, Javier Peraltak, Sevillako Unibertsitateko Fisika Fakultateko irakasle eta 2022 Javier Gorosabel Sariaren irabazleak, ‘Astronomía a la caza de la discontinuidad de Venus’ izenburuko hitzaldia emango du, eta, ondoren, Almeriako Calar Alto behatokiarekin zuzeneko konexioa egingo da, astronomia-behaketa bat egiteko.

Ekimena barixakuan aurkeztu zuten udaletxean Jon Iraola alkateak, Ana Telleria Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak, eta Iñaki Ordoñez Espainiako Astronomia Elkarteko ProAm Batzordeko ordezkariak.