Maiatzaren Lehena Eibarren

2023/05/02 22:04
eta kitto!
“Egiteko beste mundu bat!” goiburuari jarraituta, manifestazioa eta ekitaldi politikoa egin ziren atzo Eibarren. LAB sindikatuak lantokietan, kalean zein erakundeetan borrokatzearen aldeko deia egin du aurten Maiatzaren Lehenean. Egunerako egitaraua biribiltzeko, herri-bazkaria eta bazkaloste musikatua egin ziren, udaletxeko arkupeetan.