Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Untzagan

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Untzagan
2022/05/13 eta kitto!
Goizeko 10:00etatik 14:30era zenbait ekintza antolatu dituzte Egoaizia eta Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundeek, sistema ekonomiko eta komertzialak bidezko prezio bat lortzeko borrokan ari diren ekoizleen produktuei ezartzen dizkieten desberdintasun ekonomikoez jarduteko asmoz.

Antolatzaileen berbetan, “programa alaia” eskainiko dute Untzagan, “non ez diren faltako bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta doako dastatzea, haurrentzako tailerrak Ludoteka Zorionak taldearen eskutik, zuzeneko musika eta bidezko merkataritzako produktuen hiru saskiren zozketa”. Kontsumo arduratsuak “gure beharrak birplanteatzea eskatzen du”, ekimenaren antolatzaileen berbetan, “behar horiek gizarte jasangarri eta justu bat lortzen laguntzeko”. “Planetarekin eta beste pertsona batzuekin ditugun harremanak eraldatzen eta ekoizpen eta kontsumo eredu alternatiboak eraikitzen lagunduko duten aukerak hautatzea eskatzen du”, diotenez. Horregatik, eibartarrak Untzagara joateko animatu nahi dituzte, “elkarrekin eraikitzen eta Eibar eraldatzaile batera joaten jarraitu ahal izateko”, euren berbetan.