Bihar emango zaio azken agurra Iñaki Agirreri, 19:00etan Txaltxa Zelaian

Bihar emango zaio azken agurra Iñaki Agirreri, 19:00etan Txaltxa Zelaian
2020/10/18 eta kitto!
Atzo hil zen Iñaki Agirre Errazkin, 63 urterekin. ETA politiko-militarreko kide izatea egotzita atxilotu zuten 1978ko abenduan eta Joxe Arregiren bizitzako azken egunetako lekuko izan zen. ETBn aritu zen lanean eta 2007an Haizea eta Sustraiak dokumentala idatzi eta zuzendu zuen. Bertan “Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduak ekartzen ditu gogora. Azken agurra emateko ekitaldia bihar (astelehena) izango da, 19:00etan Txaltxa Zelaian. Goian bego.