Bihar zabalduko dute berriz ere Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa

Bihar zabalduko dute berriz ere Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa
2023/02/07 eta kitto!
Udaletik jakinarazi dutenez, udaletxearen beheko solairuan dagoen Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) bihar zabalduko ditu ateak berriz ere, azken bi asteotan itxita egon eta gero. Beraz, bihartik bertatik hasita, ohiko zerbitzuak emango dituzte bertan. Jendaurreko ordutegia hau izango da: astelehenetik barixakura, 09:00etatik 14:00etara. Horrez gain, kontsultak posta elektronikoz egiteko aukera ere badago, omic-kiub@eibar.eus helbidera idatzita.