Feminismoa, artea eta ingurumenari buruzko solasaldia egingo da bihar Portalean

Feminismoa, artea eta ingurumenari buruzko solasaldia egingo da bihar Portalean
2023/03/21 eta kitto!
Bihar, martxoak 22, Julia Marti Comas feministak eta Politika Zientzietan doktoreak hitzaldi-solasaldia eskainiko du ‘Aginte korporatiboen aurkako ekofeminismoaren gidaliburua’ izenburuarekin, 19:00etan, Portalean. Ekitaldia Artekom – Energia trantsiziorako Artea eta Komunikazioa taldeak antolatu. “Basoak bizitzaren sostengatzaile moduan duen alderdiari garrantzia eman nahi genion eta mugimendu ekofeministaren interesekin lotura zuzena du, bizitza ekintza guztien erdigunean jarri behar dugulako”, dio Carmen Marin Ruiz Artekomeko koordinatzaileak. “Korporazio handiei aurre egin dien mugimendu ekofeministak ezagutu ditugu munduko hainbat tokitan eta Marti Comasek horren inguruko liburua idatzi du”.

Arte Ederretako fakultateko kideez gain, Komunikazio fakultateko kide batzuk ere parte hartzen dute Artekomen eta horietako batek, Iñaki Barcenasek, bideratuko du saioa.

Hitzaldiaz gain, antolatzaileek herriko mugimendu feministaren lekukotzak eta ikuspuntuak jaso nahi ditu eta euren parte-hartzea bultzatzeko prest agertu dira. “Eibarko mugimendu feministak demaseko tradizioa du eta oso finkatuta dago herrian”, dio koordinatzaileak.