Bihartik aurrera ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan maskara erabiltzea

Bihartik aurrera ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan maskara erabiltzea
2023/02/07 eta kitto!
Espainiako Ministro Kontseiluak gaur onartuko du maskararen erabilera garraio publikoan, optika eta audiometria zentroetan eta ortopedietan nahitaez erabiltzeko eskakizuna bertan behera lagatzea. Ostera, erabakia bihar sartuko da indarrean, bihar argitaratuko baitute Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Maskararen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun-zentroetan; hau da, anbulatorioetan, erietxeetan, farmazietan, hortz-kliniketan, zaharren egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan. Kasu horretan, nahitaezkoak izango dira bertan lan egiten duten pertsonentzat (betiere egoiliarrekin harremanetan badaude) eta bisitarientzat (eremu partekatuetan badaude).