Bikote bat atxilotu dute 150.000 euro inguruko iruzurra egiteagatik

Bikote bat atxilotu dute 150.000 euro inguruko iruzurra egiteagatik
2021/03/09 eta kitto!
Ertzaintzak 26 urteko gizonezkoa eta 23 urteko emakumezkoa atxilotu ditu 150.000 euro inguruko iruzurra egiteagatik. Atxiloketa atzo egin zen, bikoteak zaintzen zuen 87 urteko pertsonaren bankuko kontuan mugimendu susmagarriak atzeman eta gero.

Ikerketak ondorioztatu duenez, kutxazainetan diru-kopuru handiak atera zituzten biktimaren kontutik eta apostu-etxeetan gastu handiak egin zituzten. Ertzaintzaren arabera, mugimendu hauek biktimaren baimenik izan gabe egin zituzten.