Bilatzen ez den bakardadeari buruzko tailerrak eskainiko dituzte jubilatu etxeetan, gaurtik hasita

Bilatzen ez den bakardadeari buruzko tailerrak eskainiko dituzte jubilatu etxeetan, gaurtik hasita
2022/11/21 10:17
eta kitto!
Eibarko Udalak, Adindu Gerontologia Zerbitzuen laguntzarekin, “La soledad no deseada: reflexiones sobre una realidad invisible” izeneko tailerra antolatu du. Helburua nahi edo bilatzen ez den bakardadearen errealitateaz sentsibilizazioa lantzea da. Tailerra teorikoa eta praktikoa izango da, eta gai hau sakonago ezagutu eta horri buruz hausnartu nahi duten adinekoei zuzenduta dago.

Zentzu horretan, tailerrak jubilatuen etxeetan egingo dira, data hauetan:

- Beheko Tokia, azaroaren 21ean eta 28an, 16:30etik 18:00etara.

- Ipuruako jubilatu etxea, abenduaren 12an eta 19an, 17:00etatik 18:30era.

- Untzagako jubilatu etxea, abenduaren 14an eta 16an, 11:00etatik 12:30era.

- Urkiko jubilatu etxea, abenduaren 14an eta 21ean, 18:00etatik 19:30era.

Doakoak izango diren tailer hauetan parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute, parte hartu nahi duten jubilatuen etxean bertan.