Botiketan saltzen diren antigeno-proben inguruko protokoloa aldatu dute

Botiketan saltzen diren antigeno-proben inguruko protokoloa aldatu dute
2022/01/10 eta kitto!
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur goizean jakinarazi duenez, botiketan saltzen diren antigeno-proben inguruko protokoloa aldatu du Osakidetzak, “eraginkortasuna handitzeko” asmoz.

Aurrerantzean, farmazian egindako proba batean positibo ematen duen pertsona bat etxean bakartu beharko da, baina ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko. Dena dela, sintomek okerrera eginez gero, Lehen Arretan artatuko dutela azaldu du sailburuak. Hala ere, baja bat kudeatzeko baieztapena beharko da, eta hori Osakidetzaren webguneko formularioa betez egin beharko da.