COVID-19.EUS aplikazioa sortu du Osakidetzak

COVID-19.EUS aplikazioa sortu du Osakidetzak
2020/03/28 eta kitto!
Koronabirusaren inguruko informazioa batzen duen COVID-19.EUS aplikazioa sortu du Osakidetzak. “Herritarren bokazioa duen aplikazioa da”, Osakidetzaren berbetan, “koronabirusa gelditzen laguntzeko”. Aplikazioak hiru helburu ditu: prebentzioa, etxeetan egon daitezkeen kasuen jarraipen handiagoa eta kasu-kontzentrazioen analisia. Momentuz Android sistema duten mugikorretan erabili daiteke, baina laster egongo da eskuragai Apple markakoentzat.