COVID ziurtagiriaren luzapenaren aurka agertu da Auzitegi Nagusia

COVID ziurtagiriaren luzapenaren aurka agertu da Auzitegi Nagusia
2022/02/01 eta kitto!
EAEko Auzitegi nagusiak atzera bota du COVID ziurtagiria otsailaren 13ra arte indarrean egotea eta eremu gehiagotara zabaltzea, Eusko Jaurlaritzak eskatu bezala.

Auzitegi Nagusiak argudiatu duenez, “intzidentzia metatua eta ospitaleetako okupazioa, aurreko arrazoibide juridikoan adierazi dugun bezala, nabarmen jaisten ari dira. Beraz, nekez justifika daiteke oinarrizko eskubideak murrizten dituen neurri bat espazio berrietara zabaltzea”.

Auzitegi Nagusiak ziurtagiria luzatzeko baimena eman ez arren, 50 jankidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian nahitaezkoa izango da COVID ziurtagiria erakustea. Ostera, kontzertu aretoetan, kiroldegi eta gimnasioetan, kirol instalazio itxietan eta ospitaleetan ez da ziurtagiririk beharko, ezta hoteletan, ostatu turistikoetan eta joko aretoetan ere.