Dagoeneko 200 pertsona baino gehiago kutsatu ditu Covid-19ak Debabarrenean

Dagoeneko 200 pertsona baino gehiago kutsatu ditu Covid-19ak Debabarrenean
2020/04/10 eta kitto!
Dagoeneko 200 lagunek baino gehiagok dute birusa Debabarrenean.  Pandemiaren hedapena hasi zenetik, zehazki, 204 pertsonari diagnostikatu zaie Covid-19a gure eskualdean.  Positiboen erdia gaino gehiago Eibarren zenbatu da (109 kasu).  Azken datuen arabera (atzo 20:00ak arte zenbatutakoak), Debabarrenean 11 kasu berri eregistratu dira: 7 Eibarren, 3  Ermuan, eta kasu bakarra Deban. Beste herriek berdin jarraitzen dute.

Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako  datuak:

Eibar              109
Elgoibar       26
Ermua           48
Deba               5
Mendaro       2
Mutriku         8
Mallabia        0
Soraluze        6

Eibarko ospitalari dagokionez, 56 gaixo daude ingresatuta; eta  Mendaroko Ospitalean, 14. Aurreko egunetan baino bi gutxiago.

Hurrengo zerrendan ikusten denez, Eibar  koronabirus  kasu gehien erregistratu dituen herrien artean dago EAEn:

GASTEIZ- 2428
BILBO - 1660
BARAKALDO- 493
DONOSTIA - 431
BASAURI - 346
GETXO  - 345
SANTURTZI  - 195
GALDAKAO  - 163
ARRASATE - 160
LEIOA - 157
ERANDIO - 145
PORTUGALETE  - 144
IRUN  - 133
SESTAO  - 125
DURANGO  - 117
EIBAR  - 109

EAEko udalerri guztietako datuak ikusteko: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/9_abril_Boletin.pdf

Positiboak apirilak 8

Positibo metatuak Eibarren