Dantza, elkarretaratze eta manifestazioarekin salatu dituzte indarkeria matxistak

Dantza, elkarretaratze eta manifestazioarekin salatu dituzte indarkeria matxistak
2020/11/25 eta kitto!
Gaur Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Neledantzak, “Mujeres al Cuadrado” Elkarteak, Kaxa Mugimendu eta Sormen Guneak eta Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak-Andretxeak. Arratsaldeko 19:30ean “Bortxatzailea zure bidean” performancea egin dute aldi berean Untzagan, Berdintasunaren Pasealekuan eta Urkizun eta, jarraian, hiru toki horietan elkarretaratzeak egin dira, “Geure burua bizirik eta aske nahi dugu” goiburuari jarraituta. Horrez gain, Nalua eta Matraka talde feministek deituta, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko manifestazioa irten da Untzagatik, “Askotariko biolentzien aurrean, autodefentsa feminista” goiburuari jarraituz.

https://youtu.be/nlupADOws_M