Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Sadaqa elkarteak etxegabetze bat geratu dute

Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Sadaqa elkarteak etxegabetze bat geratu dute
2022/09/22 eta kitto!
Txontako bizilagun bat kaleratu behar zuten atzo, baina Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Sadaqa elkarteak helegitea aurkeztu zuten eta etxegabetzea bertan behera geratzea lortu dute. Dena dela, Kontseilu Sozialistak ohartarazi du helegiteek eta bide judizialek “muga nabarmenak” dituztela, "jabetza pribatua etxebizitza eskubidearen gainetik babesten dutelako, legeetan jasotzen ez diren kasuak direlako zein prozedura burokratikoek horien aplikazioa guztiz oztopatzen dutelako".