Debabarreneko Nekazaritza Ekologikuaren I. Astia

Debabarreneko Nekazaritza Ekologikuaren I. Astia
2012/09/21 eta kitto!

Atzo, guk ale hau inprentara bialdu eta gero, zan egittekua jardunaldi hauetako mahai-ingurua, Debabarreneko kontsumo taldien parte-hartziarekin. Ugaritzen doiaz halako taldiak, antolatzailliak esaten daben moduan “bittartekaririk gabeko modelo barri bati jarraitzen detsenak”. Modelo hórretan ezaugarri desbardiñeko asmuak batzen dira, “zigilluzko produktuekin batzuk, zigillorik bakuak bestiak”. Kontsumitzailliak hartutako iniziatiberi jarraitzen detse askok: “Badira denda bat dakena produktuak banatzeko, kalian bertan saltzen dabenak...”.
Azataporrua da Eibarren talde esanguratsuena. Urtebete eta erdi da alkartia osatu zala eta 50 bazkidien bueltan dabil. Osasuntsu elikatzia dake helburu eta, bide batez, gure produktueri erreparatzia eta sasoian sasoikuari eustia. Barazkixak Itziarko Doniene basarrittik ekartzen dittue eta gaztaia eta ogixa Eibarko Sosolakua dira. Eta bestelako produktuak? “Hamen ez daguana kanpotik ekartzen dogu”, diñoskue. Euren dendia Juan Gisasola kalian dago eta eguaztenetan zabaltzen dabe bezeruentzat, arratsaldeko 17.00etatik 20.00ak arte: ordaintzen daben kuotia 12 eurokua da hillero. Josu Gil herriko basarrittarrak be otarrak banatzen dittu etxerik-etxe eta “Bizkaittik etorrita, zuzenian produktuak saltzen dittuena” badago be.

AZOKIA ETA URTEERIA
Enrike Gisasola Eibarko “Sosola” basarrikuak ogixa eta gaztaia eruango dittu bixarko azokara. Ogixa egitteko taillarra be ipintzeko asmua ekan, baiña azkenian Aizpea bere neskalagunak gozogintza taillerra ipiñiko dau “galletak-eta azkarrago egitten diralako eta umiak probatzeko-eta aproposagua dalako”. Ez da taillar bakarra izango, sukaldaritzakua eskinduko dau-eta Simone Begiristain eibartarrak “era berezixan, beste modu batian, janarixak prestatzeko eta sukaldatzeko era” erakutsiko desku-eta.
Domekako urteeriari dagokixonez, horko gidarixa izango dan “Sosolak” berak esan deskunez, “Euskal Herriko Kantauri aldeko ekosistema naturala zelakua dan jakitteko hainbat erreferentzixa eskintzen dabelako” hautatu dabe Abontza errekatik doian ibilbidia. Dibersidadia be eskintzen dau paseo horrek eta “azpimarratzekua da basarrittarren eragiñ argixa horretan”.
Programaziñuan urteeriaren amaieria 17.00etarako iragarritta badago be, Enrikek diño “eguardi aldian amaitzeko moduan gagoz, Sosolan bertan mokadua hartuta. 09.00etan hasi ezkero erraz egin geinke. Animatuko neuke jendia”.


Jaione Yeregi, Itxesi belardenda: “Informaziñua jasotzeko aukeria eskintzen dau Astiak”
Jardunaldixena eta azokiarena aukera moduan ikusten dau Itxesiko Jaione Yeregik: “Ezjakiñ asko dago eta informaziñua askotan ez dogu ondo bideratzen eta, herrixan holako zeozer egonda, hor izan bihar dogula uste dot”. Konbentziduta dago jendia janari ekologikuetara gero eta gehixago gerturatzen dala, “batez be osasunagaittik, prebentzio modura, elikadurak etorkizuna markatzen deutsu-eta”. Bezeruengaittik galdetuta, azken aldixan gaztien artian nabarittu dau gorakadia, “batez be emakumiak, euren umiengaittik arduratuta. Lehen gaixo gehixago etortzen zan”. Elikagai “ez ohikuak” izanda, jendiak askotan “nahi bai, baiña zelan prestau ez dakixala” diño. Jarrerak aldatziarena norberaren esku daguala uste dau: “Gero eta aukera gehixago dogu eta informatu biharko geunke: transgenikua jatia nahi badogu ondo, baiña jakinda zer jaten dogun”.
Itxesi dendako jabiak “berdurakin egindako konserbak” salduko dittu azokan, “berotu eta jateko prest”. Horrekin batera, detergente ekologikuak “erropetarako eta labadoran erabiltzekuak” eta umiendako mota askotako “txutxeak” erakutsiko dittu. Degustaziñorako
puntua be ipiñiko dau, bertan saltxitxak, hanburgesak eta mueslixa probatzeko. Eta txufamix-a erakutsiko dau: “Zure esniak (soja, arroza, frutak) egitteko aukera emongo deutsun batidora modokua da”. Dendan, gaiñera, oillasko ekologikua saltzen dabe: “Enkarguz ekartzen dogu: oillasko osua, zatixetan... euren bandejetan”.




Afari osasungarrixak
Elikadurak eta osasunak daken loturari gero eta gehixago erreparatzen detsa jendiak eta Itxesik, horri erantzun nahixan, afari osasungarrixak antolau dittu. Momentuz lau saio dagoz
prestauta, hillian behin, eguenetan egingo diranak: lehelengua hillaren 27xan eta hurrenguak urriaren 18xan, azaruaren 22xan eta abenduaren 13an, azken hau berezixagua “Gabon bezperan izango garalako”. Afarixak Portaleko sukaldian egingo dira: “Jatekua prestau nahi
dabenak 18.30xetan hasiko dira eta afaltzia bakarrik nahi dabenak 20.30xetan”. Preziua 10 euro da eta izena 943-203219 telefono zenbakixan emon leike edo itxesi@telefonica.net
helbidera idatzi. Lehelengo saioko menua honakua da: gazpatxua, itsas-espagetixak porru eta almendrekin, brokolia eta arroz osua kakahuete kremarekin, sagar pudiña eta kukitxa.



AZOKIA BIXAR GOIZIAN URKIZUN
Goizeko 09.00etatik eguerdiko 14.00ak arte. Parte-hartzailliak:
Sosola (Eibar)
Itxesi (Eibar)
Txillarre (Elgoibar)
Miriam Onaindia (Elgoibar)
Doniene (Itziar)
L. Malaxetxeb. (Berriatua)
Pikunieta (Antzuola)
Zuloeta (Arrasate)
Aitor Eizmendi (Zumaia)
Mireia Segura (Zumaia)
Goiabe Sukaldea (Aia)
Aldabazal (Tolosa)
Aikur (Urretxu)
Lanbide (Aramaio)
Ecochips (Zarabiku)
Ibarborda (Unanu)
Bodegas Mendiko (Aibar)
Kontxi (Falces)
M. Sarasola (Nafarroa)
Flor y Nata (Kalagorri)
Ecoliva (Errioxa)
Embutidos Gil (Errioxa)
La Verdera (Ciudad Real)