‘Dibertsitatea eta diskriminazioa’ izeneko tailerra egingo da Portalean

‘Dibertsitatea eta diskriminazioa’ izeneko tailerra egingo da Portalean
2018/12/10 eta kitto!
Berdin’ arrazakeria eta xenofobia-delituen aurkako sareak diskriminazioari buruzko mintegia egingo du hilaren 12an, eguaztena, 18:00etatik 20:00etara Udal Liburutegiko gela polibalentean (Portaleko lehen solairuan). Diskriminazioari buruzko tailerra egingo da ‘Dibertsitatea eta diskriminazioa’ izenburuarekin, LGTB kolektiboak, ijitoen kolektiboak, etorkinek... jasaten duten bazterketari buruz. Mikel Mazkiaran Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kidea izango da hizlaria eta, 943 70 84 40 telefonora deitu edo immigrazioa@eibar.eus helbidera idatzi behar izango da parte hartu ahal izateko.

 

Edukiak:

  • Zer da diskriminazioa eta ze motak dauden.

  • Gorroto delituaren definizioa.

  • Gorroto Delituen datuak eta nola tratatzen dira.

  • Eraberean Sarea. Diskriminazioaren hiru begirada: LGTB, Ijitoak eta etorkinena.

  • Esparru konkretu bat: Etxebizitza eta diskriminazioa. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak egindako ikerketaren datuak.

  • “Berdin” app.